Baionan Kantuz
Aldi bat gehiago hilabeteko laugarren larunbatak Baionan Kantuzen haitaldi bat eskainiko du, oraikoan Xalbador bertsularia gogoan. Berrogeitahamar urte hil dela Urepeleko artzainak hainbat omenaldi ukan ditu hilabete huntan, eta Baionan Kantuz bere xumetasunean horren lekuko izanen da « Mundurat eman ninduzun » bertsualdiarekin eta « Urepeleko artzaina » famatua xaramelatuz. Xalbadorren oroitzapenak gogo araziko dauku ere, gure aberriaren aldarrikapen poetikoa den EHko Bertsolari Txapelketa, memento huntan iragaiten dena. Azaroak urte guziz Olentzeroren etorreraren berri emaiten dauku eta oraikoan ere ez du hutseginen « Zeren zeren » Manex Pagolaren kantu alegerarekin.
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.