Balle Perdue kolektiboa "GORA ! Un selfie au milieu des Sioux" [EZEZTATUA]
- Mota: Ele biziak frantsesez, euskaraz eta musika zuzenean
- Taula zuzendaritza, orkestrazioa: Marlène Llop
- Testua: Manu Berk
- Konposaketa eta musika zuzenean: Clément Danais, Ander Fernandez
- Antzezleak eta bideoa: Jérôme Coffy, Ander Fernandez
- Iraupena: 60’
- 14 urtetik goiti
GORA ! ikusgarriak ikur bat dirudi istorio xume baten erdian landatua. Bere irla imajinariotik, mutiko batek bere gerrilla ttipiaren sekretuak kondatzen dizkigu. Mutiko horrek ukabila altxatuak, arte obrak, kaputxak, sioux indioak eta skate-ak miresten ditu.
Manu Berk autorea Euskal Herrian sortu eta handitu da. Gaur egun, libertituz, bere burua galdezkatzen du, bai eta bere jazarpen pertsonalak eta sustrai nahasiak ere. GORA ! performantza bisuala oso berezia da. Frantses eta euskal eleak zuzeneko musikarekin nahasiz, gure lurraldearekiko atxikimendua umorez aztertzen du.
Xehetasunak
- EKE-k kudeatzen duen Ibilki programa kari antolatua eta Bi Harriz Lau Xori festibalaren barnean
- Txartelak: Biarritz Culture (05 59 22 20 21 / biarritz-culture@wanadoo.fr)
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.