Balle Perdue kolektiboa "GORA ! Un selfie au milieu des sioux"
- 14 urtetik goiti
- 60’
- Mota : Ele biziak frantsesez, euskaraz eta musika zuzenean
Gora ! ikusgarria ikur bat istorio xume baten erdian dirudi. Mutiko batek, bere irla imajinariotik, bere gerrilla ttipiaren sekretuak kondatzen dizkigu. Mutiko horrek ukabila altxatuak, arte obrak, kaputxak, sioux indioak eta skate-ak, miresten ditu.
Manu Berk autorea Euskal Herrian sortu eta handitu da. Gaur egun, libertituz, bere burua galdezkatzen du, baita ere bere errebolta propioa eta sustrai nahasiak. Gora ! performantza bisuala oso berezia da frantses eta euskal eleak nahasiz zuzeneko musikarekin, gure lurraldearekiko atxikimendua umorearekin aztertuz.
- Taula zuzendaritza: Marlène Llop
- Testua: Manu Berk
- Konposaketa eta musika zuzenean: Clément Danais, Ander Fernandez
- Antzezleak eta bideoa: Jérôme Coffy, Ander Fernandez
Xehetasunak
- Baionako Herriko Etxea: 05 59 46 60 57 / euskara@bayonne.fr
- Ibilki programaren karietara
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.