Banakike konpainia "Ilargi arrantza"

Banakike konpainia "Ilargi arrantza"

Eskafandra, palma, maska, zeruko mapa, izar bazka, ipar-orratz, arrainen enziklopediak sakelan sarturik, ilargia ezagutu nahi duen itsas izar baten bidai harrigarrian murgil gaitezen! Ikusgarriak munduaren edertasun misteriotsua argitan ematen du eta, denbora berean erakusten du ze nolako poza den norberak bere ametsak biziarazten dituelarik.

  • Autorea: Elisabeth Hermil
  • Zuzendaritza: Marion Gardie
  • Itzulpena: Iñaki Etxeleku
  • Txotxongilo egilea & eszenografia: Battitt Halsouet
  • Antzezleak: Battitt Halsouet, Maika Etxekopar
  • Sorkuntza musikala: Sacha Standen

Denentzat 5 urtetik goiti 

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundearen Ibilki programaren barnean
  • Bidarteko Herriko Etxeko Kultura Saila: 05 59 54 68 59 /

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)