Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

"Burdina-Hierro-La saga du fer" ikusgarria

"Burdina-Hierro-La saga du fer" ikusgarria

Ikuskizun honetan, bere sorlekua utzirik lanera beste nonbaitera joandako langileen istorio unibertsalak eguneratu nahi ukan dituzte, Bizkaiko meatzeen historia akuilu bezala hartuta, eta flamenkoa eta euskal musika uztartuta.

Honako hau lortzeko, Adriana Bilbao “bailaora-k”, Kartagenako meatzetan sorturiko “taranita” edo “minera” bezalako dantza moldeak gaurkotuko ditu, eszena proposamen garaikide bat eraikiz. Berarekin batera, Beñat Axiari kantautoreak musika jarriko dio, txalapartaren laguntzaz, Itxaro Bordak ikuskisunarentzat propio idatzitako olerkiei, baina baita Shakespeare-n edo Arestiren eskutik irtendako beste batzuei ere.

Koadro artistikoa Raúl Micó “kantaoreak”, Guillermo Guillén gitarrajoleak eta Michel Queuille pianojoleak osatuko dute, flamenkotik hasita jazz-era dijoan tradizio musikalekin lotzen gaituztelarik.

Bukatzeko, hiru harrizulatzailek kohesioa emango diote saioari. Harkaitz artean, eta palankarekin, gaur egun bizirik dirauen Bizkaia meatzariko memoria oholtza gainean aurkeztuko dute. Baina ez apaingarri bezala, palankak harriaren aurka egiten duen soinua izango baita txalapartarekin batera perkusioa osatuko duena.

Xehetasunak

  • Ezkandrai, Imajik eta Adriana Bilbaoren konpainiaren ikusgarria
  • Tfnoa: + 34 944 780 600

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)