Datuen babesari buruzko araudi orokorraren inguruko (RGPD) webmintegia

Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboa eramaten duen Profession Sport et Loisirs egiturak elkarteei zuzendu webmintegi bat proposatzen dute.
Gaia: Datuen babesari buruzko araudi orokorra (RGPD), betebehar bat elkarteentzat
Datuen babesari buruzko araudi orokorra Europako araudi bat da, eta dagokion legea 2018ko maiatzean sartu zen indarrean. Araudi horren helburua, herritarrak babestea da partekatzen dituzten datu pertsonalak kontrolpean atxik ditzaten. Hori dela eta, egiturak, edozein direla ere, atxikitzen dituzten datu pertsonalen babestearen erantzule dira. Beraz, araudi horrek zuzenki eragiten die elkarteei.
Erregelan izan zaitezten, informazio gaualdian, eman behar diren urratsak aipatuko dira: elkartearen datu digitalen egoera aztertu, behar-beharrezko ekintzak plantan eman. Etor zaitezte zuen galderak egitera! Mintzalariak denbora hartuko du zuekin egoteko eta zuen beharrei ahal bezain ongi erantzuteko. Gaualdia Info Droit egiturak animatuko du.
Xehetasunak
- Izen emateak Euskal kultur erakundean egiten dira 2021eko apirilaren 6a arte, 05 59 93 38 72 zenbakira deituz edo emailez maia.etchandy@eke.eus helbidera idatziz
- Elkartekideen jarraitzeko programa
- Webmintegian parte hartzeko lotura ondotik bidalia izanen da.
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)