Deabru Beltzak "Su talka"

Deabru Beltzak "Su talka"
Argazkia: Deabru Beltzak
  • Karrika antzerkia

Deabru Beltzak konpainiak Su Talka aurkezten du, Euskal Herriko inauteri zaharrenetako eta enigmatikoenetako batean oinarritutako sorkuntza : Altsasuko Inauteriak. Indarrez eta misterioz beteriko ospakizun zahar honek Momotxorroen irudi harrigarriarekin konektatzen gaitu ; irudimen kolektibotik sortzen diren pertsonaiak, transgresioaren, identitatearen eta errituaren ikur bihurtuta. Erritmoa eta sua, konpainia horren ikur ezaguterrazenak – milaka urteko inauteri honen esentziarekin bat egiten dute, garai, hizkuntza eta kultura ezberdinen arteko talkaren bidezko ikuskizun bat sortuz.

Xehetasunak

  • Antzerkiaren Maiatza festibalaren eta Ibilki programaren karietara
  • Hendaiako Herriko Etxearekin partaidetzan 

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)