Dejabu Panpin Laborategia "Linbo Planeta"

Dejabu Panpin Laborategia "Linbo Planeta"

Iraupena: 50 minutu

Hondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean lagun berri bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Irudimenari esker, inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, basamortuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.

Xehetasunak

  • Hendaia Euskaraz zikloaren karietara
  • Euskal Hirigune Elkargoak antolaturik
  • Tfnoa: 06 35 16 25 91

Kultura eragileak

Gure newsletterak dohainik emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)