Don Inorrez

Don Inorrez
Argazkia: Ibai Arrieta

Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, Imanol Ubeda taldeko kantaria bakarkako ibilbidea prestatzen aritu da. Aurrerantzean, Don Inorrez ezizenarekin arituko da.

Lehen diskoa, Mugiro bila, El Puerto de Santa Marían grabatu du, Cadizen, Paco Loco (Australian Blonde) mitikoaren agindupean. Bide Ertzeanen esentzia gordetzen du, baina batez ere nagusitzen da Imanol Ubedak eta Gorka Urbizuk (Berri Txarrak) osatutako Peiremans+ bigarren bandaren power popa. “Soinu zikin baina aldi berean argitsua” du lanak, egilearen esanetan, eta hitzek –bereak zein beste batzuenak–, tonu ironiko eta kritikoa erakusten dute.

Diskoa zuzenean aurkezteko, honako hauek osaturiko luxuzko banda ekarriko du: Carlos Aranzegi (Alex Ubago, Bide Ertzean, Rulo y la Contrabanda…), Fernando Neira (Ruper Ordorika) eta Rubén Caballero (Ken Zazpi)

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)