Ekiza (betea)
Jurgi Ekiza, Willis Drummond-eko kantaria eta gitarristak, taldearen etenaldi mugagabea baliatu du bere bakarkako bigarren lana isolamenduan prestatzeko : Argitzala.
Album hori modu berezi batean aurkeztera dator : bakar bakarrik ezsenatokian, alde batetik kanta batzu modu intimista eta gordin batean emanez baina bestetik, abesti batzu modu apainduago batean proposatuz ere.
Aukera berezia izanen da orduan, diska berri hori zuzenean gozatu eta bizitzeko, baita artistaren ibilbidearen proiektu ezberdinetako kanten moldaketa bereziak primizian entzuteko.
Galdu behar ez den kontzertu bat, Jurgi-k jadanik abisatu baitu diska berri honen aurkezpen bira “maratoi”-aren ondotik (20 kontzertu baino gehiago hilabete bakar batean!) garai batez berriz urrunduko zela agertokietatik.
Xehetasunak
- Ibilki programaren karietara
- Baionako Herriko Etxearekin partaidetzan
- Tokia atxikitzeko: 05 59 46 60 57 / euskara@bayonne.fr
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.