Elebitasuna haur eta nerabeengan ele bakarreko irakaskuntzan: perspektiba andana bat
Cécile de Cat Linguistika irakaslearen mintzaldia
Elebitasuna continuum jariakor gisa hobeto ulertzen da, hizkuntza gehigarri batekilako esposizio oso txiki batetik, hizkuntza horretan nagusitasun handia izateraino, etiketa finko edo bitar gisa baino. Mintzaldi horretan, esperientzia elebidunak haur eta nerabeen hizkuntza gaitasunaren alderdi anitz nola moldatzen dituen azalduko dut. Gaitasun sorta zabala aztertuko dut, besteak beste ezagutzen duten hitz kopurua eta ezagutza horren sakontasuna, hitz horiek erranaldietan konbinatzeko duten gaitasuna, eta baita irakurtzen edo entzuten duten hori interpretatzeko behar den fintasuna ere — erran gabe adierazia dena desfrizatzeko gaitasuna barne. Ofizialki elebakarrak diren herrialdeetan (Frantzia, Erresuma Batua eta Herbehereak) eskolatuak diren haur elebidunen hizkuntza garapenean oinarrituz, haien hizkuntza gaitasunaren adierazgailu nagusiak identifikatzea eta irakatsitako hizkuntzan noiz benetan elebakarrak « berriz harrapatzen » dituzten finkatzea garrantzitsua dela erakutsiko dut. Epe horiek aipatuz elebitasuna defizit gisa aurkeztu gabe, guraso eta eskolek egin ditzaketen ekintza eraikitzaileetan zentra gaitezke, haur horiek beren ahalmen osoa beren bi hizkuntzetan lortzeko gisan.
Hizlariaren biografia laburra
Jatorriz Belgikakoa, Cécile de Cat Linguistika irakaslea da Leeds-eko unibertsitatean (Inglaterra). Bradford herrian kokatua den Center for Applied Research-eko Speech and Language Action Group zuzentzen du.
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundeak IKER laborategia eta Euskal Museoarekin partaidetzan antolatu hitzaldia, Etnopoloa labelaren eta Jean Haritschelhar Katedraren baitan (UBM-Etxepare Institutua)
- Izen emateak: 05 59 59 08 98 (Euskal Museoa)
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)