Elebitasuna haur eta nerabeengan ele bakarreko irakaskuntzan: perspektiba andana bat

2026ko maiatzaren 21ean, Cécile de Cat-ek "Elebitasuna haur eta nerabeengan ele bakarreko irakaskuntzan: perspektiba andana bat" hitzaldia eman zuen Baionan. Euskal kultur erakundeak antolatu zuen IKERrekin eta Baionako Euskal Museoarekin lankidetzan, Etnopolo labelaren eta Jean Haritschelhar Katedraren baitan.
Elebitasuna haur eta nerabeengan ele bakarreko irakaskuntzan: perspektiba andana bat
Cécile de Cat - Argazkia: BiscuitLad

Ikerlariak elebitasunak haurren hizkuntza-garapenean duen eragina aztertu zuen, eta arrakastarako funtsezko faktoreak eta haien aurrerapena laguntzeko bideak nabarmendu zituen, elebitasuna gabezia gisa hartu gabe.

Aldibereko itzulpena: Ekaitz Bergaretxe

 

Elebitasuna continuum jariakor gisa hobeto ulertzen da, hizkuntza gehigarri batekilako esposizio oso txiki batetik, hizkuntza horretan nagusitasun handia izateraino, etiketa finko edo bitar gisa baino. Mintzaldi horretan, esperientzia elebidunak haur eta nerabeen hizkuntza gaitasunaren alderdi anitz nola moldatzen dituen azalduko dut. Gaitasun sorta zabala aztertuko dut, besteak beste ezagutzen duten hitz kopurua eta ezagutza horren sakontasuna, hitz horiek erranaldietan konbinatzeko duten gaitasuna, eta baita irakurtzen edo entzuten duten hori interpretatzeko behar den fintasuna ere — erran gabe adierazia dena desfrizatzeko gaitasuna barne. Ofizialki elebakarrak diren herrialdeetan (Frantzia, Erresuma Batua eta Herbehereak) eskolatuak diren haur elebidunen hizkuntza garapenean oinarrituz, haien hizkuntza gaitasunaren adierazgailu nagusiak identifikatzea eta irakatsitako hizkuntzan noiz benetan elebakarrak « berriz harrapatzen » dituzten finkatzea garrantzitsua dela erakutsiko dut. Epe horiek aipatuz elebitasuna defizit gisa aurkeztu gabe, guraso eta eskolek egin ditzaketen ekintza eraikitzaileetan zentra gaitezke, haur horiek beren ahalmen osoa beren bi hizkuntzetan lortzeko gisan.

Cécile de Cat
Jatorriz Belgikakoa, Cécile de Cat Linguistika irakaslea da Leeds-eko unibertsitatean (Inglaterra). Bradford herrian kokatua den Center for Applied Research-eko Speech and Language Action Group zuzentzen du.

Gehiago jakin