"Eleketa, ahozko oroimenak"
Euskal kultur erakundeak, gure ahozko oroimenaren altxorrak agerian eman nahi dituen multimedia erakusketa ibiltari berria Hazparneko Pierre Espil Mediatekan aurkeztuko du. "Eleketa, ahozko oroimenak" du izena eta 2007an abiatu izen bereko memoriaren bilketa programan oinarritzen da. Hazparnen, herrian berean bai eta inguruko herrietan bildutako lekukotasun zatiak baloratuko ditu, beste artxibo eta bideo-sorkuntzen laguntzaz.
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundeak ekoiztu erakusketa, Pirinio-Atlantikoetako departamenduaren Artxibotegiaren, Hazparneko Hiriaren eta Mediatekaren partaidetzarekin
- Eleketa programa
- "Eleketa, ahozko oroimenak" Hazparneko lurraldean: eskuorria (PDF)
- "Eleketa, ahozko oroimenak" Hazparneko lurraldean: lekukoak (PDF)
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.