Eleketa, ahozko memoriaren ikus-entzunezko bilketa programa
Ipar Euskal Herriko memorio kolektiboaren ikus-entzunezko bilketa bat
Kultura ondare immateriala egunero bizitzen da hizkuntzaren eta bere erabilpen guzien bidez, praktika sozialen, erritoen, besten, ikusgarrien edota naturari edo eskulangintzari lotu jakindurien eta trebetasunen bidez.
Praktika horietaz jendeek dituzten bizipenak eta jakinduriak atxikitzeko, baina ere horien hedatzeko, 2007an EKE-k ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memorioaren bilketa programa garrantzitsu bat abiatu zuen.
Gaur egun Eleketa programa bezala ezagutzen dugun lan hori 2009. urteaz geroz Pirinio Atlantikoetako departamenduaren obralaritzapean egiten da. Horrela, urtero grabaketa berriak egiten dira : lekukotasunak biltzen eta sekuentzietan antolatzen dira (lekukoaren biografia, elkarrizketaren baldintzak, gaien deskribapena). Horrela, Baionako Artxibotegian artxibatuak dira eta heien kontsulta errazten duen programa batean integratuak dira.
Laburbiltzeko Eleketa programaren bitartez, EKE-k ondoko helburuak finkatu ditu:
- ipar Euskal Herriko ahozko memorioaren biltzea;
- lekukotasunen artxibatzea;
- fondoen hedatzea, publikoaren esku utziz eta balorizazio operazio ezberdinen bidez.

EKE-k Eleketa fondoa multimedia erakusketa ibiltari batzuen bidez ezagutarazi nahi izan du, besteak beste:
- Amikuztarrak mintzo (2009)
- Itsasturiak (2011)
- Soka, euskal dantzaren urratsetan (2015)
- Eleketa, ahozko oroimenak erakusketa (2020-2024)
- Eleketa instalazio ibiltariak (2025)
Bestalde sorkuntza artistikoen bidez eta lurralde polo ezberdinetan, ikastetxeetan eta mediateketan egin arartekolaritza ekintzen bidez gauzatu da ere bildu funtsaren inguruko mediazioa.
Azpimarratu behar da ere publikoari zabalik den kontsultagune bat badela EKE-ren Uztaritzeko egoitzan, Lota Jauregian, eta lekukotasun batzuk Mintzoak.eus webgunean kontsulta daitezkeela.
Programa zenbakitan (2007-2026 urteak)
- 516 lekuko (462 lekukotasun)
- 613 oren grabaketa
- 11.000 ikus-entzunezko zati inguru
- 11 datubase
- 113 herri
Partaidea
Gehiago jakin
- Eleketa - 2007-2023: zenbakiak (PDF)
- "Ahozkotik artxibora: Eleketa fondoa" (2021eko euskal etnopoloaren kolokioaren karietara egin aurkezpena)
- Kanaldude herri telebistak 2021eko azaroan egin erreportaia (bideoa)
- Eleketa - 2007-2020: lekukoak (PDF)
- Eleketa - 2007-2020: metodologia eta zenbakiak (PDF)
- Eleketa, Euskal Herriko memorio kolektiboaren ikus-entzunezko bilketa - Xiberoa - Bilketaren egoeraren azterketa – 2018ko iraila (PDF)
- 2007-2013ko Eleketa programa - Ahozko memorio kolektiboaren bilketa, artxibaketa eta hedapena ipar Euskal Herrian – 2014ko urtarrila (PDF)
- www.mintzoak.eus