Elirale "Ninika"

Elirale "Ninika"

3 dantzarirentzako koreografia-lan horretan mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten dira, eta 4 urtetik aurrerako gazteentzat da. Poesia eta absurdotasuna hainbat sainetetan korapilatzen dira. Ninika konpainiak, bere lur gorri koloretsuarekin, denborari eta espazioari itxura ematen dieten elementu kubiko ahokagarri zuriekin, funtsera garamatza... gorputz-mugimenduaren beraren funtsera. Jantzien eta horien historiaren bitartez, denboraz kanpoko eta denboraz haratagoko bidaia batera garamatza NinikaKonpainiak, eta urtaroak igaro ahala, bidaia horrek jantzi eta erantzi egiten du, nolabaiteko biluztasunari aurre egitera bultzatuz ikusleak. Horrela, ikuskizuna helduentzat ere bada, eta heldu bakoitzak bere moduan interpretatu ahal izango du.

Iraupena: 45 min.

Ikusleak: 4 urtetik aurrerako gazteak

Xehetasunak

Tfnoa: 05 59 44 15 27

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)