Hemen zaude: Hasiera Agenda Sortzez eleaniztuna edo elebakarra ? Hori da galdera...

Sortzez eleaniztuna edo elebakarra ? Hori da galdera...

Noiz 2018/05/15
Herria Baiona (Euskal Museoa)
Ordutegia

17:00-19:00

Prezioa

Urririk

Hizkuntza: Euskara (edo frantsesa)

Enoch Aboh, Hizkuntzaren Zientzietako irakaslea, Amsterdameko Unibertsitatea

Aktore publikoek, eleaniztasuna ardura oztopo bat bezala ikusten dute, hizkuntza estandarraren ikasterako, eskolako lorpenerako edo kohesio nazionalerako. Azkenik, jarrera aldaketak ikus daitezke hizkuntza batzuekiko, hala nola, ingelesa, alemaniera edo txinerarekiko. Hizkuntza hauek abantail ekonomikoak eskain litzaketeelakoan, autoritate administratiboek hizkuntza hauen ikasketa bultzatzen dute gazte-gaztetatik. Hala ere, egitate honek ez luke hizkuntza gutxituen patua gorde behar. Hizkuntza gutxituek ez baitute elebiduntasun mota horretako arrakastaz gozatzen. Hizkuntza gutxituetako hiztunei, hizkuntza estandarreko monolonguismoa zaie aurkeztua aukera bakar bezala. Baina Estadoek goraipatzen duten elebakartasuna jendearen kognizioarentzat onurarik ba ote du?
Azken urteetako neurozientziatako ikerketek azpimarratzen dituzte eleaniztasunaren onurak haurtzarotik haste. Enoch Aboch-ek erakutsiko digu denak eleanitzak sortzen garela. Berezko gaitasun kongnitibo hauen ezeztatzea, jendeen gaitasun kognitiboen ahultzea dakarrela argumentatuko du.

Mintzaldia frantsesez, bat-bateko itzulpenarekin euskaraz

Xehetasunak

Ahozkotasunari buruzko mintegiaren karietara

Eragile erlazionatuak

Enoch Anoh (argazkia: Biarritz Studio Photo)

Euskal kultur erakundeak antolatua