Buruz Behera - Ravel jauna
Buruz Behera : (Uztaritzeko Iztartxo eta Gaita luze taldeak). Dantzak: Arantxa Lannes, Soinuak: Rémy Gachis (2012ko Hartzaro kari sorkuntza: Zer da emazte izaitea, zertan dira giltzak, nun dugu emazte gisa izaiteko askatasuna?)
Ravel Jauna : Etorkizuna taldearen lehen sorkuntza. Koreografia: Bittor Corret, Christian Larralde eta Maider Oyarzabal, Soinuak: Etorkizuna taldearen soinulariak, Joël Merahk lagundurik. Laguntzaileak: Euskal Kultur Erakundea, Malandain Ballet Biarritz, Ministère de la Jeunesse et des Sports, Kontseilu Orokorra, Iriburuko Herriko etxea. Etorkizuna taldeko berrogei bat dantzari eta musikarik, mundu guztian hain ezaguna den Maurice Ravel euskal musikagileari omenaldi itxurako ikustaldia emango digute, 1930. urtean ziburutarrak eskeini ziotena oinarri harturik.
Xehetasunak
Herri Soinuk eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatu Herri Uzta dantza festibalaren karietara
- Herri Uzta 2012 - Egitaraua (pdf)
- Tfnoa : 06.52.12.48.23
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.