Euskal Herriko hiriburuen gidak

Euskal Herriko hiriburuen gidak

Elkar argitaletxeak Euskal Herriko 7 hiribururi buruzko liburu sorta argitaratu du B1 maila errazean, audio-liburu eta guzti. Zazpi hiri, zazpi idazle, zazpi liburu. Liburuxka bakoitzak hirian barrena egiteko ibilbide bat proposatzen du, ikuspegi historikoa, urbanistikoa, kulturala, natura zalea… bilduz. Hirietara kanpotik hurbildutakoei, hiria ezagutzeko proposamen erakargarri eta berria eskaintzen zaie gida hauetan; bertako biztanleek, aldiz, ezezagunak zaizkien bitxikeria eta datuak topatuko dituzte.

Partaideak: Lutxo Egia, Bea Salaberri, Nerea Azurmendi, Patxi Zubizarreta, Enrike Diez de Ultzurrun, Allande Sokarros eta Nora Arbelbide idazleak eta Asisko Urmeneta eta Dom ilustratzaileak

Xehetasunak

Durangoko Azokaren karietara

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.