Euskarazko antzerki tailerrak Iparraldeko Maurice Ravel kontserbatorioan

Euskarazko antzerki tailerrak Iparraldeko Maurice Ravel kontserbatorioan
David Ondarts © DR

Kontserbatorioak, bere elkarlana segitzen du David Ondarts antzezlearekin, euskarazko antzerki tailerrak proposatzeko.
Publikoa: kolegioetako eta lizeoetako ikasleak.

 Horretarako bi tailer proposatuak dira :

  • Apirilaren 29 an larunbatarekin >> 13:30 - 16:30
    Baionan den kontserbatorioko atzerki gelan ("12" gela)
  • Maiatzaren 13 an larunbatarekin >> 13:30 - 16:30
    Baionan den kontserbatorioko atzerki gelan ("12" gela)

David Ondarts

Ttipidanik antzerki munduan sortua izan da. Zazpi urte zituelarik, bere lehen antzerkian parte hartu zuen Armendaritzeko antzerki taldearekin. Geroztik, kolegioan antzerkia egiten segitu du baita ere lizeoan Antton Luku-rekin. Besteak beste, bi libertimendutan parte hartu zuen (Donibane Garazin eta Donapaleun). Anartean, Armendaritzen, jokalari bezala segitzen du Pantzo Irigarai idazle eta taula zuzendariarekin. 2017an bere lehen antzerkia idazten du herriko haurrentzat. 2018 eta 2021 urte artean, Chimères antzerki taldeak proposatzen duen hiru urteko formakuntzan parte hartzen du. 2022an, haur eta nerabeendako antzerki tailerrak animatzen hasten ditu Hendaian.

Xehetasunak

  • Tailerretan parte hartzeko tokiak mugatuak dira eta jasotzen diren ordenean kontutan hartuak izanen dira

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.