Film laburren 2. gaualdia

Film laburren 2. gaualdia
© EKE

Egitaraua

  • Zerua Blu - Lur Olaizola , 2019, 14’

1954ko urtarrilaren 24an, 22 urteko Mamaddi Jaunarenak itsasontzi bat hartu zuen Le Havretik New Yorkera. Baina bere bidaia lehenago hasi zen herriko zineman, pantailatik atera eta inoiz desagertzen ez diren irudiekin: Cadillac ederra, neska gaztea, zerua blu.

  • Positive bomb - Manex Fuchs eta Enaut Castagnet, 15’

Jare eta Argik azken urtea dute kolegioan. Maiatza bukaera da, azterketen garaia. Argiren gurasoek mehatxua egin diote: brebeta xuria huts egiten badu, Ikastolatik aterako dute, Etxepare lizeoa tirrit. Momentuz, ostiral goiza da Piarres Lartzabal Kolegioan.... 

  • No me desperteis - Sara Fantova, 2018, 21’

Bilbo, 2009. Jone nerabea DBHko 4. mailako ikaslea da giro aldarrikatzaile eta abertzaleko institutu batean. Aita Eusko Jaurlaritzako kargu politiko izendatzearen ondorioz, eskolta jarriko diote eta ordura arteko bizimodua galduko du. 

  • Nire eguneroko maitea -  Manex Fuchs, Ximun Fuchs, Enaut Castagnet 15’

2011ko urria. Hiru emazte belaunaldi familia-maitasun loturak atxikitzera entseatzen dira, Euskal Herriko gatazka armatuaren bukaera gogorra izanik ere. Gertakariek Amaia, 6 urteko neskatoa gainditzen dute eta bere istorioa berriz asmatzen du, berreraikitze konpultsibo eta inozentearekin.

  • Muga - Enaut Castagnet 25’

Joxeanentzat, Euskal Herrian mugarik ez da. Astero alde batetik bestera pasatzen da, zerrien saltzeko. Kamarurentzat ordea, oztopo eta lanjer guzien sinonimoa da muga. Alta, haien bideek elkar gurutzatuko dute. 

Xehetasunak

  • Filmak euskaraz emanak izanen dira, frantses azpitituluekin
  • Ibilki programaren karietara
  • Herriko Etxea: 05 59 37 72 69 / herria@arrosa.eus

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)