Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Ez Dok Hiru "Euskal Musikaren Benetako Istorioa"

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Ez Dok Hiru "Euskal Musikaren Benetako Istorioa"

Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri ? Kalkulatu egin duzu inoiz ? Segur uste duzun baino gehiago direla ! Ez dok Hiru taldeak Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdo eta jostagarria eskaintzen digu. Hitzari, beren ohiko tresna eszenikoa, zuzeneko musikaren indarra gehiturik, 200 bat euskal kanta klasiko baino gehiago entzunaraziko dizkigute (zatiak!). 2017 urtetik, Ez dok Hiru taldeak ikusgarri honen 120 emanaldi baino gehio Euskal Herri (ia kasik) osoan eskaini ditu.

  • Egilea: Patxo Telleria
  • Taula zuzendaritza: Jokin Oregi
  • Antzezleak: Mikel Martínez, Patxo Telleria
  • Musikaria: Adrián García de los Ojos
  • Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia
  • Denentzat
  • 90’

Xehetasunak

Turismo bulegoa: 05.59.54 00 84 / ascain@otpaysbasque.com

Gure newsletterak dohainik emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)