Thomas Lacoste, zinegile baten behakoa euskal gatazkari buruz

Thomas Lacoste, zinegile baten behakoa euskal gatazkari buruz
Pays Basque et liberté - Un long chemin vers la paix

Euskal etnopoloaren 2022-2023ko mintegiaren karietara, Euskal kultur erakundeak eta ARI laborategiak (UMR Passages) "Thomas Lacoste, zinegile baten behakoa euskal gatazkari buruz" arratsalde oso bateko programa antolatzen dute Baionako Atalante zineman, Jean Haritschelhar katedraren partaidetzarekin (Etxepare Institutua, Bordeaux Montaigne Unibertsitatea, IKER).

  • Arratsaldeko 3etatik goiti, La paix maintenant - Une exigence populaire eta Pays basque & liberté filmen proiekzioak izango dira eta ondotik solasaldi bat izango da haien egilearekin, Thomas Lacoste.
  • Ondotik, arratsaldeko 6etatik goiti, Thomas Lacoste-n mintzaldia izango da.

"Gordetutakoa filmatu. Euskal Herriko gatazkaren bilakaerari buruzko zine-tetralogia."
La paix maintenant - Une exigence populaire eta Pays basque & liberté filmen proiekzioaren ondotik, Thomas Lacoste-k euskal gatazkaren eta bere bilakaera politikoaren gordetze prozesuaren erronkak aipatuko ditu. Zinegileak egiten duen memoria kolektatze prozesu honetan ezkutatukoa filmatzeko nola egiten duen azalduko du, sortu duen zinematografia tetraologia aurkeztuz.

Arratseko 8ak eta erditan, L'hypothèse démocratique - Une histoire basque filmaren proiekzioa izanen da, Atalante zinemak antolaturik (zinemaren sartze prezioetan). 

Thomas Lacoste zinegile, gidoilari, argitaratzaile eta saiakeragilea da. 2016tik, bere lana Euskal Herriko gatazkaren bilakaerari buruz eramaten du. Horren kari, zinematografia tetralogia bat ekoiztu du, zeinetan La paix maintenant - Une exigence populaire  film laburra, Pays basque & liberté - Un long chemin vers la paix film ertaina eta L'Hypothèse démocratique - Une histoire basque film luzea aurkitzen diren. Egungo egunean, ikus-entzunezko plataforma numeriko, eleanitza eta nazioartekoa sortzen ari da egindako elgarrizketa osoak eskaintzeko ondare, memoria eta zaintza helburuekin.

Xehetasunak

  • Martxoaren 16ko programa zehatza
  • Euskal Etnopoloaren 2022-2023ko mintegiaren karietara antolatu mintzaldia
  • Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
  • Harremana: Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)