Guilcher funtsa: mugimendua filmatu, dantza pentsatu

Guilcher funtsa: mugimendua filmatu, dantza pentsatu
©Lorentxa Saragueta

Euskal etnopoloak antolatu "Guilcher funtsa: mugimendua filmatu, dantza pentsatu" kolokioa azaroaren 18an (asteazkena) iraganen da, Baionan. Hitzordu honek, argitan emanen ditu Jean-Michel Guilcher etnologoaren filmak, 1960-70 urteetan Euskal Herrian eginak euskal dantzaren inguruan.

Egitaraua

  • 9:00 - 12:20 Guilcher funtsa kokatu eta ulertu
  • 9:20 Claude IRURETAGOYENA, Maritzuli konpaniaren zuzendaria eta dantzaria
  • 10:20 Mone GUILCHER, filmaketan parte hartailea
  • 10:40 Pausa
  • 11:00 Jon IRURETAGOYENA, dantza irakaslea
  • 11:40 Joana ETXART, Ihitz IRIART CASENAVE eta Xantiana ETCHEBEST, Gure ondarea elkarteko kideak

12:20 EGUERDIKO PAUSA

  • 14:15 - 17:10 Lurraldeetako funtsen analisia zehatzagoa
  • 14:15 Marylin RÉCALT, dantza irakaslea
  • 14:55 Patxi LARRALDE, dantza irakaslea eta ikerzalea
  • 15:35 Pausa
  • 15:50 Xabier ITÇAINA, CNRS-en ikerketa zuzendaria, Sciences Po Bordeaux
  • 16:30 Joan Jaques CASTÉRET, Okzitaniako Etnopoloaren zuzendaria eta Christiane MOUSQUÉS, dantza formatzailea
  • 17:10 Kolokioaren bukaera

18:30-20:00 GAUALDIA
Guilcher funtsako filmen proiekzio musikatu, dantzatu, eta komentatua. Maurice Ravel kontserbatorioko eta Paueko kontserbatorioko ikasleekin.

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.