Rouge Elea "Hau da nire ametsen kolorea"

Rouge Elea "Hau da nire ametsen kolorea"

"Egun, hiritar garaikidea naizen aldetik, ez dakit haizearen norantza asmatzen, ezta zeruaren kolorea edo lurraren usaina interpretatzen. Ez dut nire arbasoen jakituria neureganatu, eta, hala ere, nire haurtzaroa askatasun basatiaz gainezka oroitzen dut. Bizitza puztu eta dantza egitera bultzatzen nauen haizea". Corine Cella dantzariak arbasoek guregan utzitako arrastoak galdekatzen ditu eta ikusezinak diren marka horiek gure gorpuzkeran nola eragiten duten aztertzen du. Gorputzak gogoan atxiki al du oinordekotza basatirik eta natura eta materiarekilako erlazio sakonik? Ikuskizuna askatasunari eskaini oda dantzatua eta autobiografikoa da. Graziaz bete memento poetikoa.

Xehetasunak

Tfnoa: 06 35 16 25 91

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)