Hizkuntza gutxiagotuak eta adimen artifiziala
ChatGPT, Siri, itzultzaile automatikoak... adimen artifizialaz (AA) inguratutako mundu batean bizi gara. Baina zer gertatzen da euskararekin, okzitanierarekin, aragoierarekin? Hizkuntza 'txikiek' ba al dute lekurik teknologia hauetan? Etorkizuneko garapena segurtatuta daukate? LINGUATEC-IA proiektuan erantzun horien bila aritu gara eta hizkuntza-teknologietan eta adimen artifizialean aritzeko bide-orri biziak garatu ditugu. Hizkuntza bakoitzaren egoeratik eta beharretatik abiatuta, teknologikoki aurreratzeko ikerketa eta garapenak egin dira, etorkizunera begirako planteamendu irmoekin. Ikastaro honetan proiektuaren emaitzak modu irekian aurkeztuko ditugu, eta elkarrekin eztabaidatuko dugu hizkuntzek AA-ren aroan duten etorkizuna.
Xehetasunak
Mugaz gaindiko uda ikastaroak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.