Hemen zaude: Hasiera Agenda Iñaki Etxeleku "ZAD-a bizi dutenen ahotik"

Iñaki Etxeleku "ZAD-a bizi dutenen ahotik"

Noiz 2019/02/28
Herria Donapaleu (Herri elkargoko gela (Auzitegi karrika))
Ordutegia

20:30

Hizkuntza: Euskara

Iñaki Etxeleku, Notre Dame des Landes-etik, okupazio esperimentazioaren lekukotza ekartzen

Iñaki Etxeleku, Berria egunkariko kazetaria da, Ipar Euskal Herriko Hitza astekarian, bereziki. Denbora eman du Zad-en bizitzen, hango protagonistekin harremanak sortzen. Liburu batekin itzuli da, hango kideen lekukotasun zintzoa ekarri nahian.

Notre-Dame-des-Landes, borroka leku eta esperantza sortzaile da. Aireportu proiektuaren kontrakoa izaitea baino aise zabalago doana. Hango okupatzaileek, jendartean bizitzeko beste molde batzu pentsatu, obratu eta bizitzen ari dira. Eta galdera potenteak jiten zaizkigu segidan parera. Hona liburuaren kontrazalean, Beltza adiskideak nola aurkezten dauzkigun :

« Nola bizi, ekoiztu eta trukatu kapitalismoaren kontsumo eta alienazio legeetarik bereiz? Nola kudeatu egunerokotasuna eta gatazkak, larderiarik gabe, delegazio alderdikoietarik aparte, demokrazia zuzenean eta berdintasunean? Eta, beste mundu posible baten promesa dakarren esperientzia hori haustera etorriko den estatuaren indarrari aurre egiteko, nola antolatu erantzun azkar eta eginkorrak?

Iñaki Etxeleku ZADen egon da, eta han direnei galdetu die. Jendeak lañoki erantzuten du, argitasun harrigarriaz. Sentitzen dutenaren gibelean sumatzen dira hausnarketa asko eta sakonak, eta laguntza handikoak dirateke ezker iraultzailearen etorkizunaz grinatzen direnentzat. Bai eta ZADeko bizipen kolektibo eta militante horiek hurbilagotik ezagutuz, autonomiaren eta autogestioaren nondik norakoak hobeki ulertu nahi dituenarentzat ere.»

Xehetasunak

  • Zabalik elkarteak antolatu Otsail ostegunak zikloaren karietara
  • Tfnoa: 05 59 65 83 51

Eragile erlazionatuak

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin