Itzuli konpainia "Adriene Bergson-Johnson"

  • Euskarazko monologoa
  • 12 urtetik goiti

XXI. mendeko garai likido eta ilun hauetan, Adriene Bergson-Johnson texastar enpresariak, argia ikusi du eta euskal kultura salbatzeko prest da. Munduan zehar proiektu izugarrietan aritua, bere kudeaketa teknika arrakastatsuak partekatzera dator, gure herria goi mailara itzularazteko.

Coaching kolektibo ariketa honetan, Adrienen konferentziak, Euskal kultura folkloretik atera eta ispilu berezi baten aurrean ezartzeko aukera ematen digu. Eta zu, XXI. mendeko euskaldun zaren hori, ausartzen ahal zara ispilu honen aurrean ezartzen?

  • Maryse Urruty : idazkera eta interpretazioa
  • Martin Antxia : idazkera eta teknika

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.