Jean Etxepare, euskal literaturako gogo libre eta modernoa

Jean Etxepare, euskal literaturako gogo libre eta modernoa
Jean Etxepare

Jean Etxepare (1877-1935) izan da XX. mende hasieran euskal literatura bere garaiko mundura ekarri duen idazlea, bere luma bikaina eta jakitatearen arlo guziak aipatzeko zuen griñaren gatik. Eskualduna kazetan gerla kronikak eta medikuntzaz sail bat agertzen ditu, eta beste hainbat gai jorratzen: zientziak, politika, kultura. Hemen aurkeztuak dira Buruxkak  testu bilduma (1910), gaizki ikusia eta zentsuratua, Beribilez eleberria (1931), Euskal Herrian gaindi eginiko bidaiaren kontakizun bikaina, eta bere ikasle garaiko artxibo batzuk.

Xehetasunak

Herriko mediatekarekin partaidetzan

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.