Juan Mari Beltran laukotea - Euskal Herri musika eta soinu-tresnak
Emanaldi honetan, euskal herri musikaren kantu, doinu, dantza eta gure soinu-tresnen hotsen bitartez euskal herri musikaren zenbait alderdi erakustea da helburua. Kontzertuan zehar “Euskal Herri Musika”ren barneko alderdi batzuetara hurbilduko gara eta Euskal Herriko zenbait eskualdetako ospakizun publiko nahiz familiarretan erabiliak izan diren soinu- tresnak eta musikak entzun ahal izango dira, bai eta soinu-tresna horiekin sortutako doinu berriak.
- Juan Mari Beltran: xirolarrua, txalaparta, alboka, dultzaina, txistu-danbolina, xirula-ttunttuna, txanbela, arrabita
- Errege Belda: akordeoia, txalaparta, ahotsa
- Ander Barrenetxea: panderoa, txalaparta, ahotsa, danborra, kanabera, arxaluak
- Aitor Gabilondo: ahotsa, gitarra
Xehetasunak
- Ibilki programaren karietara
- Ziburuko Herriko Etxearen partaidetzarekin
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.