Keinuen hizkuntzak: gizon-emazteen hizkuntza-gaitasunak hobeki ulertzeko aukera

Keinuen hizkuntzak: gizon-emazteen hizkuntza-gaitasunak hobeki ulertzeko aukera

Anitzetan, keinuen hizkuntzak komunikazio sistema pantomimiko unibertsal gisa kontsideratuak dira, behar bezalako gramatikarik gabekoak eta ez ahozko hizkuntzak bezain aberats eta konplexuak. Mintzaldi horretan, Carlo Geraci-k Frantziako keinuen hizkuntza aipatuko du erakusteko karakterizazio horietarik bihirik ere ez dela egokia eta keinuen hizkuntzak ahozko hizkuntzak bezain naturalak direla. Alabaina, keinuen hizkuntzen lexikoa objektuen irudikapen ikonikoaz haratago joaten da eta haien gramatika-egiturak ez du deus ikustekorik ahozko hizkuntzarenarekin ; zenbait alderditan, ahozko hizkuntzak baino aberatsagoak dira ere. Bestalde, keinuen hizkuntzak giza mintzairaren erresilientziaren froga dira. Bukatzeko, Carlo Geraci-k keinuen hizkuntzaren erabilpenaren egokitasuna aipatuko du elkorren komunitatearen hizkuntza nagusi bezala.

Mintzaldia frantsesezko keinu hizkuntzaz izanen da, bat-bateko itzulpenekin euskaraz eta frantsesez. Euskal Etnopoloaren 2020-2021eko mintegian sartzen da eta IKER-en partaidetzarekin antolatua da.

Ikusiz egoera sanitarioa hitzaldia bideokonferentziaz eskainiko da, ZOOM aplikazioaren bidez.
Hitzaldia segi daiteke esteka honetan klikatuz:

https://us02web.zoom.us/j/81839096938

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.