Amankomunak: baliabide partekatuak. Zer nolako erronkak lurraldearentzat? KOLOKIOA

Amankomunak: baliabide partekatuak. Zer nolako erronkak lurraldearentzat? KOLOKIOA
© LaukitikAt

Amankomunak edo komun bezala izendatuak ez izanik ere, Euskal Herriko anitz egitura eta praktika  horrela identifika ditzakegu: Lurzaindia, tokiko moneta, lur komunen kudeaketa, etab.
Euskal etnopoloak (Euskal kultur erakundea/ARI institutoa-UMR Passages) 2023an antolatu kolokioak, "Amankomunak: baliabide partekatuak. Zer nolako erronkak lurraldearentzat?", amankomunen ezaugarri bereizgarriak, deklinabide praktikoak eta egiazko desafioak aipatuko ditu. Jabegoaren, gobernantzaren eta komunitatearen gaiak jorratuz, diziplina desberdinak gurutzatuko dira, baita ere analisi teorikoak eta adibide konkretuak.

Kolokioaren afitxa

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.