Iturria: Kulturklik.eus ataria

Korrontzi Benefic

Iturria: Kulturklik.eus ataria

Korrontzi Benefic
Argazkiaren iturria: Kulturklik

Korrontzi, musika tradizionala garaikidearekin uztartzen dituen talde ezagunak, Korrontzi Benefic proiektua gala ikusgarri batean aurkezten du hirugarren aldiz, bertan Euskal Herri osoko hainbat dantza talde oholtza gainean jartzen dituelarik. Mundu erdiko eszenatokietatik igaro ondoren, orain egindako lana Bilboko Campos Antzokira ekartzeko gala berezi honentzat espreski prestatua den ikuskizuna erakusten dute. Horretarako, dantzari desberdinek euskal koreografo ospetsuenek (Jon Maya, Edu Muruamendiaraz, Igor Yebra, Izaskun Iturri, Eneko Gil, Oinkari…) sortutako dantza ikusgarriak dantzatuko dituzte.

Azken urteetako lanaren laburpen bat da, non helburu solidario batekin eszenatoki berean 200 dantzari baino gehiago musika bakar baten ildoan dantzatuko diren, Korrontziren musikarekin hain zuzen ere.

Xehetasunak

Gure newsletterak dohainik emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)