Kultura-lankidetzarako proiektuak
LANKIDETZA EUROPARRAREN EGUNA dela eta, Dantza Hirian Jaialdiak, ADDE elkartearekin batera (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea), mahai-inguru bat antolatu du honako gaiaren inguruan: “Kultura-lankidetzarako proiektuak: mugaz gaindikoak, europarrak, nazioartekoak, sareak... “ Ekimen pilotu honen xedea, hain zuzen ere, Europako Lurralde Lankidetza (ELL) publiko orokorrari eta hedabideei ezagutaraztea da. Interact sareak antolatzen du eta Europar Batzordearen erabateko babesa du.
Aurkezlea :
Myriam Arkaia. Dantza Hirian Jaialdiko Zuzendaria
Sonia Aizpuru. CTP Komunikazioa
Parte-hartzaileak :
Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko Zuzendaria, Pantxoa Etchegoin, Euskal Kultur Erakundeko Zuzendaria, Yves Kordian, Biarritzeko CCN Malandain Balleteko Zuzendari delegatua, Carine Laborde, Biarritzeko CCN Malandain Balleteko Mugaren bi alde proiektuen arduraduna, Idoia Zabaleta, Azala Sorkuntza Eremuko Zuzendaria.
Moderatzailea :
Pilar López. Paraiso Antzerki Zentroko Zuzendaria
Xehetasunak
DANTZA HIRIAN JAIALDIA 2012
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.