Lehen Mundu gerlako 10 euskal presoen grabaketak Alemanian (1916-1917) : artxiboen aurkezpena & filma proiekzioa
Lehen Mundu gerlan, Alemanian preso zeuden 10 soldado euskaldun grabatuak izan ziren : Antoine eta Jean-Baptiste Suhas anaiak (Arrangoitze), Laurent Issuribehere (Larresoro), Pierre Labadie (Hazparne), Jean-Baptiste Mendiburu (Donibane Lohizune), Jean-Noël Irigoyen (Ainhiza-Monjolose), Pierre Mendiburu (Armendaritze), Joseph Jaureguiber (Larraine), Pierre Ascarateil (Altzai) eta Saint-Jean Bidegaray (Garindaine).
Orotara 3 ordu eta 21 minutu grabaketa, kantu zati eta testuz osatuak, Prusiako Komisio fonografikoko aleman ikerlariek hizkuntza eta musika ikertzeko asmoz bilduak. 100 urte berantago, artxibo-funts hunen jabe diren Berlingo 2 erakundeek euskal grabaketen kopia numerikoak eman dizkiote Euskal kultur erakundeari.
EKEk eskaturik, Mondragon Unibertsitateko 2 ikaslek Maitia nun zira ? dokumentala sortu zuten (Eusko Ikaskuntza-Baionako Herriko Etxearen Bideo Dokumentala Saria 2016an), Azkainen zabalduko dena.
Azkenik Mintzoak, Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren atarian egin balorapena aurkeztua izanen zauzue.
- Hizlari: Maite Deliart (EKE - Ahozko ondarearen balorizazio arduraduna)
- Euskaraz, bat-bateko frantsesezko itzulpenarekin
Xehetasunak
- Antolatzailea : Hitza Mintza elkartea
- Partaide : Euskal kultur erakundea
- Lehen Mundu gerlako euskal presoen grabaketak (1916-1917)
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)