Maialen Moreno Zubeldia "Irri ixtorioak : gure ahozko literaturatik"
Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan, 2009-2010 urte bitartean, herri kontakizunen bilketa metodiko bat egin zuen Maialen Moreno Zubeldiak.
Herriz herri jendearen ahotik atera kontakizunak bildu eta gero horiek transkribatu, sailkatu, eta aztertu zituen. Beraz, kontakizunen gauko eguneko corpusa osatu nahi izan du.
Bilketa hori egiteko zein metodologia erabili duen eta kontakizunak aztertzeko jarraiki oinarriak azalduko dauzkigu, nola heldu zen jendearengana eta nola atera zuen informazioa, zeregin horretan aurkitu mugak, … Bilketa osatu eta gero, corpus hori aztertu du. Lehenik, bildu kontakizunen ezaugarriak eta orain arte izan dituzten sailkapenak aurkeztuko dauzkigu. Kontakizun anitz errealistak deitu ditu, eguneroko bizitzako pertsonaien eta gertakarien berri ematen baitaukute. Jarraian, errepaso bat eginen du euskal aldizkarietan, liburuetan eta eskuizkriburen batean agertu kontakizun laburrez, eta horiek aztertzen dituzten ikerketez. Era berean, bilduma zahar eta berrietan gure kontakizunek dauzkaten baliokideak aipatuko ditu. Badira Erdi Arotik hasirik errepikatzen diren antzeko gai irringarri batzu. Gure kontakizunen baliokide zaharren artean, adibidez, XV. mende hasieran Poggio Bracciolini latinista italiarrak bildu kontakizunak daude.
Azkenik, irriaren adierazpenaz mintzatuko zauku, ixtorio horietan hauteman irri baliabideak aipatuz. XX. mende hasieran Bergson-ek eta Freud-ek umoreaz egin teorizazioak gure kontakizunetan aplikaturik aztertu ditu. Maialen Moreno Zubeldia itzultzailea da gaur lanbidez ; bere filologo doktore tesia irri ixtorioen gai huntaz egina du.
Xehetasunak
- Zabalik elkarteak antolatu Otsail ostegunak zikloaren karietara
- Tfnoa: 05 59 65 83 51
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.