Nola identifika hizkuntzaren nahasmenduak haur elebidunengan?
Mintzaldi hau IKERekin antolatua da (UMR 5478, Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa), UPPAren eta CNRSaren laguntzarekin, IKERen 20 urteurrena eta CNRSaren 80 urteurrenaren karietara.
Philippe Prévost-ek (Irakasle-ikertzaile Tours-eko unibertsitatean – UMR Inserm U 1253 – iBrain – Neuro-funkzional psikiatria) hizkuntza nahasmenduak izateko arriskuan diren haur elebidunak (hizkuntza garapen arazoak edo hizkuntza esposizio mugatua dutelako) modu tipikoan garatzen direnengandik bereizteko erabil daitezkeen bi ariketa eta galdetegi bat aurkeztuko ditu. Bestalde, Frantzian frantsesa ikasten duten ehun bat haur elebidunengan egin azterketa baten emaitzak azalduko ditu.
Mintzaldia frantsesez, bat-bateko itzulpenarekin euskaraz, Euskal etnopoloaren 2019-2020ko mintegian sartzen dena.
Xehetasunak
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74 | IKER - contact@iker.cnrs.fr / 05 59 57 42 00
- 2019-2020ko mintegiaren 1.hiruhilako egitaraua (PDF)
- Etnopoloa
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.