Hemen zaude: Hasiera Agenda Oñatiko Ganbara abesbatza

Oñatiko Ganbara abesbatza

Noiz 2019/07/26
Herria Baiona (La Collégiale - San Izpiritu)
Ordutegia

18:00

Hizkuntza: Euskara

Zuzendaria : Aitor Biain Bidarte

Oñatiko Ganbara Abesbatza 1994an 12 gaztek sortutako ahots nahasien abesbatza da. Urtez urte, ilusio berarekin, taldea haziz joan da, egun, Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean, 30 pertsona inguruko taldea osatu arte. Errepertorioan mota eta garai guztietako lanak ikus ditzakegu: polifonia, folklorea, gospel, espiritualak,… euskal folkloreak eta gaur egungo konposatzaileek abesbatzaren egitarauetan zati garrantzitsua osatuz. Bi hamarkada baino gehiago bete dituen honetan, Oñatiko Ganbara Abesbatzak hainbat lehiaketetan hartu du parte, eta horren fruitua, hainbat lehenengo, bigarren eta hirugarren sari, lan baten interpretazio hoberenaren saria, zuzendari hoberenaren saria,… aitortza guzti hauek Euskal Herriko, Estatuko eta atzerriko abesbatzen lehiaketetan lortutakoak. Sari guzti hauetaz gain, Ganbara Abesbatzak hainbat jaialditan hartu du parte eta kontzertu ugari eskaini du, Euskal Herrian, Estatuan zein atzerrian.

Xehetasunak

  • Baionako Herriko Etxeak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Kontzertu Atipikoen karietara
  • Tfnoa : 05 59 93 25 25

Euskal kultur erakundeak antolatua