Paisaia eta lurraldetasuna Euskal Herrian: bilakaera baten historia

Paisaia eta lurraldetasuna Euskal Herrian: bilakaera baten historia
Behorlegi © Bixente Lohiague

Herrialde orok badu bere paisaia, kultura eta bilakaera historikoaren ondorioz sortua. Euskal Herriari dagokionez, paisaiaren gaiak indarra hartzen du XIX. mende amaieratik aurrera. Bide batez, paisaia eta euskal nortasunaren arteko harreman estua ematen da. Maitane Ostolaza-k euskal paisaiarekin zerikusia duten diskurtso eta praktiketara hurbiltzea izango du helburu, lurraldetasunaren ikuspegitik abiatuz. 

Maitane Ostolazaren aurkezpenaren ondotik, Sabine Cazenave-k, Euskal Museoko Kontserbatzaile nagusia, Euskal paisaiak margolarien eskutik (1850-1930) mintzaldia proposatuko du. 

Mintzaldiak euskaraz eta frantsesez izanen dira, bat-bateko itzulpenarekin. Euskal Etnopoloaren 2020-2021eko mintegian sartzen dira eta Baionako Euskal Museoaren, Bordeaux Montaigne Unibertsitateak, Etxepare Institutoak eta IKER-ek kudeatu Jean Haritschelhar katedraren partaidetzarekin antolatuak dira.

Ikusiz egoera sanitarioa hitzaldiak bideokonferentziaz eskainiko dira, ZOOM aplikazioaren bidez.
Hitzordua segi daiteke esteka honetan klikatuz:

https://us02web.zoom.us/j/85671669782 

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.