Hemen zaude: Hasiera Agenda Philippe de Ezcurra eta Aitor Furundarena, Bi eskusoinulari, bekoz-beko

Philippe de Ezcurra eta Aitor Furundarena, Bi eskusoinulari, bekoz-beko

Noiz 2012/07/27
Herria Baiona (La Collégiale eliza - Santa Izpiritu (trein geltokiaren parean))
Ordutegia

17:00

Prezioa

Sartzea urririk

Bi eskusoinulari, bekoz-beko : Philippe de Ezcurra eta Aitor Furundarena eskusoinulariekin. Ohiko Euskal musika eta musika garaikidearen bi artista famatuen topaketa.

 

  • Philippe de Ezcurra
Interpretatzaile, ereslari eta musika moldatzailea dugu Philippe de Ezcurra. Bederatzi urteetan hasten da akordeoiaren ikasten, eta hamahiru urte ditueneko jadanik taulagainean agertzen da ! Musika ikasketak egiten ditu Baionako eta Orsay auzoko kontserbatorietan. Hainbat sari eskuratzen ditu (analisiaren saria, konposaketarakoa, ganbara musika eta Myriam Bonninen eskolakoa,…). Ofizioa hobetzen du nazioartean goi maila daukaten akordeoilariekin, hala nola Friedrich Lips, Wadislav Semionov, Matti Rantanen eta Yugoslaviako maisua den Wladimir Tomic handiarekin. Pedagogia lantzen du Frantzian, Tolosako CESMD zentroan eta erakasle izaiteko Estatu diploma eskuratzen 2002an, eta ondotik Gaitasun egiaztagiria 2007an. Egun, Baionako Maurice Ravel kontserbatorioko erakasle da. Philippe de Ezcurra bakarka ari da, errepertorio zabal bat eskainiz, J.S. Bachetik Luciano Beriorainokoa. Bainan, beste anitz egitasmotan ere parte hartzen du, adibidez Maitane Sebastian biolontxelo-joilearekin, Beñat Achiary eta Ramon Lopez perkusio-joilearekin, eta azkenik Sendrez laukotearekin ere. Hamar bat urte hauetan, Philippe de Ezcurra joaiten da festibala ospetsu batzuetara, Frantzian eta Europan, kontzertu klasikoen, jazzaren edo munduko musiken alorretan.
  • Aitor Furundarena
Ordizian (Gipuzkoan) sortua, akordeoia ikasten du Carlos Iturralde, Max Bonnay eta Morgens Ellegaard-ekin, eta konposaketa F. Escudero et C. Ballif-ekin. Eskaintzen dituen obrek lengoaia moderno eta garaikide bat dakarte, oso “barnakorra eta psikologikoa”. Entzuleak gogoa ongi bildu behar du, soinu ilustrazio bakoitzaren sentsazioak ongi bereganatzeko. Helburu horrekin, musikariak musika tresnak dauzkan eginahal guziak miatzen ditu, soinu aberastasun oro jalgiarazteko gisan. Akordeoia erakasten du, ganbara musika (oroz gainetik tradiziozkoa eta herritarra) bai eta ere Transkripzioa, Euskal Herriko Goi mailako Musika Zentroan (Musikene). Baionako kontzertu honetan, bi maisu horiek elgarretaratuko dira, bekoz beko, akordeoien soinu bakoitzean, batak besteari ihardetsiz. Euskal musika, atzokoa eta gaurkoa…

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundeak eta Baionako Hiriak antolatu Kontzertu (A)tipikoak zikloaren karietara
  • Tfnoa : 05.59.93.25.25.

Eragile erlazionatuak

Philippe de Ezcurra

Euskal kultur erakundeak antolatua