Rouge Elea "Hemen gaude dena ongi"
Bi emakume eta gizon batek nerabezaroko pasadizo bat oroitzen dute. Hartan, munduko azken hiru hartz zuriak direla imaginatzen zuten, noraezean zihoan izeberg baten gainean.
Hitzek eta musikak alaitzen dute bat, asfaltoaren gainean dantza egin eta berehalako poza deitzen du besteak, eta eskilara baten puntaraino igoko da hirugarrena, urrunean gu bezalako besterik ba ote dagoen begiratzeko. Ura dugu txorkatiletaraino, galtzerdiak blai ditugu baina hemen gaude, dena ongi!
Sorkuntza kolektiboa
- Zuzendaritza: Corine Cella
- Testuak: Ander Fernandez
- Dantzariak: Alicia Rechac eta Amaia Elizaran
- Musika: Ander Fernandez
- Jantziak: Idoia Beratarbide
Xehetasunak
- Ziburu Herriko Etxea: 06 20 38 51 67 / animations@mairiedeciboure.com
- Ibilki programaren karietara
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.