Rubik konpainia "Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak"

Rubik konpainia "Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak"

Maleta bat. Zertarako balio du maleta batek? Bidaiatzeko, agurtzeko, ametsak lortzeko edota ihes egiteko. Maleta batek 1001 pasadizo konta ditzake, hamaika desio eta atsekabe. Istorioak, istorioak, istorioak… hamaika istorio historian zehar. Arrotzak. Maletak. Istorio gurutzatuak. Arrotzak bere eguneroko bizitzan eta espazioetan. Ez-lekuetan lekutu diren pertsonak. Antzezlana asmatzerakoan, testua baino, ideia da garrantzitsua Rubik konpainiarentzat, hemen arrotz sentitzearen ideia alegia. Ideia horren inguruan, gero, txotxongiloak, aktoreen gorputzak nola jarri mugimenduan eta objektuen, soinuaren edo argien laguntzaz, estetika poetiko bat duen ikuskizuna eskaintzea da helburua.

Rubik Konpainia (Bilbo)

  • Ideia, zuzendaritza, dramaturgia: Estitxu Zaldua Domingo & Juanjo Herrero Mansilla
  • Zuzendari laguntza : Ekaitz Unai González Urretxu
  • Interpretazioa: Estitxu Zaldua Domingo, Juanjo Herrero Mansilla

Xehetasunak

Kontaktua:

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)