Senpere eta inguruetako kantu zaharrak - Omenaldi eguna

Senpere eta inguruetako kantu zaharrak - Omenaldi eguna
Laurent Elhorga (1920-2010) kantaria © Jakes Larre - EKE

Senpereko Oxtikenekoak elkarteak Senperealdeko kantutegi tradizionala gorde nahian, tokian tokiko kantuen bilketa lan bat abiatu zuen 1999an. Karia hortara, 1999 eta 2009 artean batez ere, zonbait kantu bazkari antolatu zituen non ere Senpereko eta inguruetako herrietako kantariak biltzen baitziren.

Orduan egin ziren kantuen grabaketak eta hartu ziren argazkiak agerian emanen dituzte Lapurdi 1609 eta Oxtikenekoak elkarteek, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, ekitaldi/erakusketa berezi bat antolatuz.

"Gazte nintzelarik" (Frantxua Fagoaga "Apeztei", 2000. urtean)

Egitaraua

  • Omenaldia utzi gaituzten kantariei
  • Argazki erakusketa
  • 2000. urtean grabatu zen kantu bazkariaren bideoaren aurkezpena
  • Grabatu ziren kantu batzuen aurkezpena

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)