Senpereko "Kantu xaharren eguna" (1999-2009)

Senpereko Oxtikenekoak elkarteak Senperealdeko kantutegi tradizionala gorde nahian, tokian tokiko kantuen bilketa lan bat abiatu zuen 1999an. Karia hortara 1999 eta 2009 artean zonbait kantu bazkari antolatu zituen non ere Senpereko eta inguruetako herrietako kantariak biltzen baitziren. Orduko kantuen grabaketak zerrendatu ditugu eta zonbaitzu entzungai eman sarean.

Panpi Lascano eta Frantxua Fagoaga "Apeztei" kantariak 2000ko kanta bazkarian © Jakes Larre - EKE
Panpi Lascano eta Frantxua Fagoaga "Apeztei" kantariak 2000ko kanta bazkarian © Jakes Larre - EKE

Kantu bazkari horien denboran sortu soinu eta bideo grabaketekin hainbat argitalpen plazaratu baziren ere (batez ere disko-bildumak, tokian-tokiko jendeei banatuak), ez zen orain arte bildutako materialaren zerrendatze lan xeherik egiazki eraman.
Oxtikenekoak elkarteko kideak eta Euskal kultur erakundea hortan aritu dira 2024-2025ean.
Horren ondorioz kantu gehien-gehienak identifikatuak izan dira (bertso-mutur batzuk izan ezik).

Baliabideak

Hastapenak
Hastapenak

Ekimenaren hastapenak

1999tik goiti hasi ziren Oxtikenekoak elkarteko kideak Senperen bildutako kantuak Ttipi-ttapa aldizkariko gehigarri batean argitaratzen. Ekimen hortan oinarritu ziren Kantu xaharraren lehen egunaren antolatzeko.

[+] Gehiago jakin
A generic square placeholder image with rounded corners in a figure.
A generic square placeholder image with rounded corners in a figure.

Kantuen zerrenda

Osatuko dugu Senpereko kantu xaharraren egunen karietara (1999-2009) entzun ziren kantuen zerrenda, tokian-tokiko kantariek eman kantuekin aberasturik.

[+] Gehiago jakin
Kantariak
Kantariak

Kantariak

Anitz izan dira kantu bazkarietan parte hartu izan dutenak eta ezin ditaizke denak aipa. Halere saiatu gara 1999-2009 urteetan egin grabaketetan entzuten diren tokian-tokiko kantariak zerrendatzera.

[+] Gehiago jakin
Argazki bilduma
Argazki bilduma

Argazki bilduma

1999 eta 2010 artean kantu bazkari desberdinetan egin argazkiak.

[+] Gehiago jakin
Artxibo funtsak
Artxibo funtsak

Artxibo funtsak

Senpereko kantu xaharraren egunaren karietara egin soinu eta bideo grabaketak funtsa desberdinetan banatzen dira. Izan ere hiru eragile nagusi aritu ziren lan horretan.

[+] Gehiago jakin
Bibliografia
Bibliografia

Bibliografia

Senperealdean kantu bilketa eramanez Oxtikenekoak elkarteko kideek bultzatu dituzten kantutegien argitalpenak.

[+] Gehiago jakin