Hemen zaude: Hasiera Agenda Txalaparta, Txirula eta Euskal kantuaren arteko topaketa

Txalaparta, Txirula eta Euskal kantuaren arteko topaketa

Noiz 2012/07/28
Herria Baiona (Protestanteen Tenplua - 20 Albert 1er karrika)
Ordutegia

17:00

Prezioa

Sartzea urririk

Hizkuntza: Euskara

Musika topaketak : Txalaparta/Txirula/euskal kantuak

Ttipia ta Txomin (txalaparta), Argitxu Esain (ahotsa) et Mixel Etxekopar (txirula).

Bi txalapartalariek, Ttipia eta Txominek, kurutzatuko dute Mixel Etxekopar, xiberotar musikari trebea, txirularia eta soinu ezberdinen sortzailea. Euskal musiketan harroinduz, beste kulturetaz ere hazten da, aldeat loturak eginez tradizioaren eta esperientzia garaikideen artean. Erritmo eta soinu anitzetan barna, Baionara heldu zaigu Argitxu Esain, euskal kantutegi aberatsa miatuz, eta bere kantari liriko talendua erakutsiz. Argitxu Esain Ziburutarra da ; hogeita bat urte zituela, erabakitzen du kantagintzan lan egitea. Hiru urteko formakuntza egin ondoan Rennes hiriko musika kontserbatorian, soprano bezala kantatzen du Tolosako (Frantzian) Kapitoleko Orkestran. Bainan beti atxikia da euskal kantuari. Hala nola, elizetan hainbat kontzertu emanak ukan ditu, bakar-saioetan, Ozenki deitu taldearekin. Laukote honekin, bidaia eder bat eginen dugu, dena soinu eta musika kolore.

Xehetasunak

Euskal kultur erakundeak eta Baionako Hiriak antolatu Kontzertu (A)tipikoak zikloaren karietara.

  • Tfnoa :05.59.93.25.25.

 

Mixel Etxekopar

Euskal kultur erakundeak antolatua