Xake produkzioak "Lur"

Xake produkzioak "Lur"
Argazkia: Kulturklik

Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, sei urte beteko ditu, eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar magiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Aneren eta Jonen, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azkenaldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.

Fitxa teknikoa

  • Egilea: Kepa Errasti
  • Zuzendaria: Getari Etxegarai
  • Zuzendari laguntzaileak: Xabier Ormazabal eta Xanti Agirrezabala
  • Aktoreak: Kepa Errasti, Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Nerea Gorriti
  • Argiztapen diseinua: David Alcorta
  • Eszenografiaren diseinua: Eider Ibarrondo, Isabel Acosta
  • Eszenografiaren eraikuntza: Eskenitek
  • Musika konposizioa: Pascal Gaigne
  • Kartelaren diseinua: Ane Pikaza
  • Irudiak: Adrian Hernandez
  • Konpainia: Xake Produkzioak

Xehetasunak

Tfnoa: +34 943 513 476

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.