"Lautan Hiru" antzerki gaualdia

"Lautan Hiru" antzerki gaualdia
"Hautagaia" antzezlaneko irudi bat
  • Zaku berekoak (35’)

Xabin Fernandez - Gehibat konpainia

Gizon batek bere familiarekin ospatu nahi du urtebetetzea. Baina zer gertatzen da inork erantzuten ez duenean? Zaku Berekoak obra oroimenaren eta eromenaren artean igerian dabilen arima baten istorioa da.

  • Hautagaia (25’)

Pantzo Hirigarai, Mizel Sarratia, Beñat Bidegain, Peio Larre, Armand Jaunarena eta Anje Duhalde

Hauteskundeen atarian, hautagaia estrategia prestatzen dabil. Nola jokatu? Zuzen? Maltzur? Zer egin jendearen bozak eskuratzeko?

Bi sorkuntza horiek, Euskalzaindiak antolatu Lautan Hiru antzerki festibalaren zortzigarren adizioaren kari aurkezten dira. 

Xehetasunak

  • Ibilki programaren karietara
  • Baionako Herriko Etxearekin partaidetzan

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.