Zertarako irakurri euskal liburu klasikoak?

Zertarako irakurri euskal liburu klasikoak?
©Lorentxa Saragueta
Gure inguruko kultura nagusietan, lehengo obra literarioak asko lantzen eta ohoratzen dira. Eskolan ikasten dira eta belaunaldi bateko jende gehienek haien ezagutza badute. Bestalde, berrargitaratzen dira etengabe edizio sakonetan eta berdin sakelako bildumetan. Euskal kulturan aldiz, ez da holakorik ikusten. Zorionez, euskarazko obra garaikide asko argitaratzen da bainan, azken hamarkadetan, lehengo obrak ezabatzen ari dira astiro, bai paperezko argitalpen gisa eta berdin ikasgai bezala.
Baionako mahain inguruan egoera kezkagarri hori aipatuko da. Galde zenbait eginen dira, besteak beste: Zergatik eta zertarako behar ditugu lehengo obrak irakurri? Zein dira berrargitaratu behar ditugun obrak ? Norentzat eta zein moldetan berrargitaratu behar ditugu?

Hizlariak:
  • Gidor Bilbao Telletxea - EHU - autore eta obra zaharrenak aipatuko ditu: 1545-1800
  • Jon Casenave - UBM/IKER - arteko garaia aipatuko du: 1800-1950
  • Mari Jose Olaziregi Alustiza - EHU/MHLI - klasikotzen ari diren autore eta obra garaikideak landuko ditu: 1950-2000

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.