"Otsail Ostegunak" Donapaleun
2016ko otsaileko 4tik 25era Zabalik elkarteak antolatu Otsail Ostegunak mintzaldi zikloaren 20. edizioa iraganen da Donapaleun. Otsaileko ostegun guziz beraz, hainbat gai jorratuko dituzte euskaraz, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu hitzaldi horietan.

Otsailaren 4an, Amikuzeko euskararen berezitasunak aztertuko dituzte Iñaki Kamino ikerlariarekin, otsailaren 11n Naroa Anabitartek Gure buru-muinak zapalkuntza pean moldatuak gaiaren inguruko mintzaldia eskainiko du eta otsailaren 18an topaketa bat antolatua izanen da Bea Salaberri eta Katixa Dolhare idazleekin. Aurtengo Otsail Ostegunak zikloa otsailaren 25ean bukatuko da Txerra Rodriguez soziolinguistaren Sutondoko kontuak liburuaren inguruko mintzaldi batekin
Mintzaldi guziak 20:30etan hasiko dira, Donapaleuko Herriko Xerbitxugunearen gibeleko salan.
Xehetasunak
- Zabalik elkartea : 05 59 65 83 51
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)