Euskal idazle egonaldia
Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak eta Euskal Kultur Erakundeak beren baliabideak bateratu dituzte euskal idazle gazte batek literatura egonaldi bat egin dezan Abbadia eremuan.

2011n, lehen ediziorako, aurkeztu diren bost euskal idazleen artean, antolatzaileek Fernando Morillo azpeitiarraren proposamena dute hobetsi (ikus2011ko deialdiaren baldintzak). Bere egonaldiak 2011ko urriaren 17tik azaroaren 20ra iraun du.
Hendaiako Abbadiako eremuko “Nekatoenea” baserrian idatzi duen “Abbadiaren sekretua” izeneko liburua Gaumin argitaletxeak zabalduko du. Hamaika urtez goitiko gazteei zuzendua da.
Sinopsia
Kaiet eta Alar larriturik daude. Zerbait beldurgarria gertatzen da Abbadiako eremuan. Bi lagun desagertu dira bertan, eta zurrumurru bat dabil inguruko herrietan: munstro bat dagoela zuhaitz artean ezkutatua. Edo beharbada gaztelu misteriotsuan? Kaietek uste du amona zoratu egin zaiola, emakumea Ranboz jantzi eta Abbadiako eremura joan delako. Aspaldian hitza eman zuelako leku hura defendatuko zuela. Kaietek ezin du amona bakarrik utzi. Ezta Alarrek ere, Kaieten anaia txikiak. Are gutxiago Nikolek. Nikole Kaieten laguna da… eta bihotza azkartzen dion neska. Kaietek ezetz eta ezetz esan arren.
Proba arriskutsu asko igaro beharko dituzte eremuan, Abbadiaren sekretua eta maldizioa argitzeko. Malkoz eta umorez beterik.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)