Logo soinudun bat

2011/10/21

Moï Moï artista kolektiboko Manu Matthys musikariak sortu du “Hogei’ta” programaren logo soinuduna. Irratietan bereziki hedatua izanen dena.

Logo soinudun bat

Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko musikari bati manatu dio “Hogei’ta” logo soinudunaren sortzea. Karia hortara “Hogei’ta” programaren filosofiarekin bat egin du EKE-k, hemengo artista gazteen sormena bultzatuz.

Parisen bizi den Emmanuel Matthys 28 urteko Donibane Lohizundarrak bere gain hartu du ekoizpen hori. Musika elektronikoan aditua, plastikari eta musikari desberdinek osatzen duten Ziburuko Moï Moï kolektiboko kidea da.

“Hogei’ta” logo soinuduna baita logoaren bertsio laburra sarean entzungai dira (MP3 formatuan : entzun logo soinudunaentzun bertsio laburra).

Xehetasunak:

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)